XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondo dago eta ez ain ondo Lengo baten auxe izan zan umeai dotriñan egindako itauna: DOMUND egunean ondo ez egoan gauzaren bat Eleizan ikusi edo entzun zenduen?

Ona emen erantzunak: 1.- Gazte batzuk ez erantzun, ez kantau, ez dabe egiten.

2.- Gizonezko gutxik Jauna artu.

3.- Nagusi batzuk ta neskatilla batzuk aurreko jarlekuetatik igeska ibilli.

4.- Gauza diran batzuk be, liburutxorik eskuetan artu be ez.

5.- Mixioñetako gutxi emon ta tabernan asko kastau.

6.- Batzuk azkenengo kantua amaitu aurretik, Eleizatik urten.

Olako akatzak ez dira Etxebarri ta Bariñagakoak bakarrik.

Emendik urrin barik, Ermita baten domekero Mezea esaten da.

Andrazko beste gizonezko batzen dira ta gogoz parte artu be bai.

Nire egitekoa azkenekoa da: Mezea amaitzean, eleiztar batek azken-kantua asten dau ta gizonesko bat bera be ez da Eleizan gelditzen.

Danak kanpora.

Bein kanpotar gelditu ei zan.

Bereala iru andratxo joan ei jakozan, ia ondoezik ete egoan itaunka.

Eleizan aurrera etorri nai ez izatea, ori bai dala mundu guztiko akatza!

Bariñagan azkenengo enterroa izan zanean, jende asko batu zan ta korupean atzeko atetik sartu eziñik ebillen.

Abadeak baten barik, lau aldiz danak entzuteko eran esan eban, aurrean egozela jarlekuak utsik.

Alperriko esana.

Enterru onetan Ameriketatik etorritako bat antxe egoan.

Meza ostean berak esaten ebana: An be antzera da.

Eleizetan, zinetan egoten diran lez, gizonezko batzuk ipiñi zituen, jendea jarlekuetan ipinteko.

Laisterrera itxi eutsoen opizio orri, alperriko lanean aspertuta.

Lengo sapatu baten, illunduta gero, edozeñek ikusteko lekuan, egozan lau bat neskatilla-mutiko, armalletan jarrita ta etzunda, ardau-botilla erdian, pipa-aziak janaz ta zigerroak erretan.

Ondotik igaro ziran nagusi batzuk.

Batek esan eban: ¡Umien kontuek!

Eta beste batek: ¡Gurasoen kontuek!

Urte batzuk dira Etxebarrin andrentzako negu partean kursilloa izan zala ta 24 bat etorten ziran.

Barriro be aurtengo neguan ipinteko asmoa dago.

Kursillo orren barri emonaz, 56 andrari karta bana bialdu jakue.

Lengo kursilloan ibilli bako andrak dira 56 orreik.

Etorri nai dabenak, esandako paper zatia bota dagiela lenbailen.